Berriak Udalak Memoriaren Eguna kontzentrazio isila eta lore eskaintza eginez ospatuko du

Udalak Memoriaren Eguna kontzentrazio isila eta lore eskaintza eginez ospatuko du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak, ostiral honetan, azaroaren 10an, Memoriaren Eguna ospatuko du kontzentrazio isila eta lore eskaintza bat eginez. Udalak herritarrei dei egiten die ekitaldian parte hartzeko ekimena babestus.

Azken bi urteotan bezala, bost minutuko isilunea egingo da Intsausti Jauregiko lorategian, bertan dagoen “Oroimenean” eskulturaren ondoan, hain justu. Goizeko 11:00etan izango da.

Kontzentrazio isilaren ostean, Udalak, Javier Zubizarreta alkatearen eskutik, lore eskaintza egingo dio eskulturari Azkoitiko biktima guztien oroitzapenean.

“Memoriaren Egunaren ospakizunera batzen gara biktimek  herri honen besarkada eta arnasa jasoko duten esperantzarekin, atzean utziz noizbait sufritu zezaketen edo sufritzen duten bakardadea eta utzikeria. Isilune hau elkarbizitzaren eta pakearen aldeko oihua da, guztiok lotsarik gabe elkarri begietara  begiratzeko gai izan gaitezen, iragana alboratu gabe baina etorkizuna kondenatu gabe”, dio Javier Zubizarreta alkateak.

“Oroimenean” eskultura justu 2007an jarri zen Azkoitiko biktima guztiak ohoratu eta gogoratzeko.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut