Berriak Mintzalagun egitasmoaren aurkezpena izango da azaroaren 9an

Mintzalagun egitasmoaren aurkezpena izango da azaroaren 9an

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ardo dastaketa

Mintzalagun programako kide batzuk iaz antolatu zuten ardo dastaketan. 

Datorren azaroaren 9an, Mintzalagun egitasmoaren aurkezpen eguna izango da. Taldekideak Plaza Ondo jubilatuen elkarteko tabernan bilduko dira 19:00etan. Bertan, Mintzalagunei ongi-etorria emango zaie eta programari buruzko azalpen orokorrak ere bai. Afari-meriendaz gozatzen duten bitartean, giroa alaitzeko Bizkargi Musika Eskolako ikasleek hartuko dute parte hainbat kantu abestuz. Beraz, Mintzalagunak direnak edo Mintzalagun zer den jakin nahi dutenak gonbidatuta daude hitzordura.

“Sekulako meritua dute partaideek. Gaur egun, geure denbora da dugun baliorik preziatuena eta bidelagunek horixe eskaintzen diete bidelariei, euskara ikasi edo hobetu nahi dutenei. Txalotzeko da benetan alde bien ahalegina eta zazpigarren urtez jarraian egitasmoa aurrera eramateak asko esan nahi du”, dio Marijose Arregi, Euskara zinegotziak.

 Mintzalagun programa Udalak eta AEK euskaltegiak elkarlanean gauzatzen dute. Aurtengoa zazpigarren urtea izango da. Momentu honetan, 35 lagunek hartzen dute parte bederatzi taldetan. “Hauek astean ordubetez elkartzen dira euren euskara lotsarik gabe praktikatu eta dakiten hori hobetu asmoz. Kafetxo bat hartu, paseoa eman… lagunarte euskalduna lortu dute. Gainera, konfiantza eta segurtasuna lortzeaz gain, euren bizitza euskaraz bizitzeko gaitasuna ere bere egin dute”, diote AEK-ko arduradunek.

Euren euskara hobetu nahi duten euskaldun berriek eta bide horretan laguntzen dieten euskaldun zaharrek hartzen dute parte Mintzalagun programan, bidelariek eta bidelagunek, alegia.

Mintzalagun izateko eman izena Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -era idatzita edo 943 85 71 75 edo 943 15 10 89 telefono zenbakietara deituz. 

Mintzalagun kartela 2017

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut