Berriak Udalak bukatzear du Jausoro eta Altzibar lotuko dituen oinezkoen zubiaren proiektua

Udalak bukatzear du Jausoro eta Altzibar lotuko dituen oinezkoen zubiaren proiektua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

jausoro altzibarIrudian agertzen den kalearen parean joango da zubia.

Jausoro eta Altzibar auzoak lotuko dituen oinezkoen pasabide edo zubiaren proiektua bukatzear du Udalak eta jarraian ekingo zaie exekuzio lanei. Azpiegiturak bi herriguneren arteko konexioa nabarmen hobetuko du.

Udalak aurretik alternatiben azterketa egin zuen aukerarik hoberena lehenesteko, kokapena, ekonomia edota ingurumen integrazioa bezalako alderdiak aintzat hartuz. Behin erabakia hartuta, proiektua garatzen ari da momentu honetan. Proiektuaren arabera, pasagunea Altzibar plaza kalearen jarraian eraikiko da, Piensos Elosukorta establezimendu ondoko kalearen parean, hain justu. Handik Jausoro auzora, alegia.

Pasagunea oinezkoentzat eta txirrindularientzat izango da eta bidegorri sarea osatzeko balioko du gainera. Izan ere, zubiak ziklisten bi ibilbide nagusi lotuko ditu. Anaitasuna Plaza kalekoa eta Jausoro auzoa zeharkatzen dituena.

Kontutan hartu da bidegorriaren trazatua zuzena izatea Altzibarko irteeran, ibilgailurik ez ibiltzea edota garajeetako irteerak ez oztopatzea.

Zubiaren aurrekontua 174.608 eurokoa da.

Udalaren aurreikuspenen arabera, proiektua azaro amaierarako bukatuta izango da eta asmoa da Aste Santu ingururako zubia irekita izatea.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut