Berriak Udalak sare sozialen eta datu babesen inguruko ikastaroak antolatu ditu merkatarientzat

Udalak sare sozialen eta datu babesen inguruko ikastaroak antolatu ditu merkatarientzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 5770

Merkatariak iazko sare sozialen  inguruko ikastaroan. 

Bigarren urtez jarraian, Udaleko Euskara zerbitzuak espreski ostalari eta merkatariei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu. Iaz sare sozialen inguruko lau saioko ikastaroa eman zen, produktua eta negozioa nola sustatu jakiteko. Oraingoan, Facebookari helduko diote berriro baina maila aurreratuago batean. Zozketak eta eskaintzak edo deskontuak nola egin irakatsiko zaie.

“Bere garaian – dio Marijose Arregi Euskara zinegotziak- inkesta bat egin genuen merkatarien artean jakiteko udaletxetik zer nolako baliabideak eskaini ahal genizkien sektorea indartzen laguntzeko. Sare sozialen inguruko formakuntza eskatu ziguten. Iazko ikastaroaren balorazioa positiboa izan zen eta aurten beste urrats bat emango dugu. Uste dut gaur egun saio hauek probetxugarriak direla negozio bat kudeatzen duen edonorentzat”.

Facebook-eko ikastaroak hiru ordu t’erdiko iraupena izango du eta azaroaren 21ean eta 22an izango da. Saioak Elkarguneko KZguneako gelan izango dira 14:30etik 16:00etara.

 Instagram sare sozialak nola funtzionatzen duen ere ikasi ahalko du nahi duenak. Helburua da irudiak eta bideoak partekatzen ikastea smartphon-a edo PCa erabiliz. Ikastaro hau azaroaren 14an eta 15ean emango da 14:00etatik 16:00etara aurrekoaren toki berean, Elkarguneko KZgunean.

 Egitaraua osatzeko, datu babesaren inguruko hitzaldi bat emango du gai horretan aditua den Iñaki Uria aholkulariak. Saioa azaroaren 7an izango da 15:00etatik 16:00etara Elkarguneko Oteiza aretoan.

Bai Facebook-eko eta bai Instagram-eko ikastaroetarako partaide kopurua mugatua da. Bederatzi lagunekoa bakoitzean, alegia.

Udalak ostalari eta komertzianteen artean banatzen hasi da jada informazio hori jasotzen duen esku-orria  izen-ematea nola egin azaltzeko. Interesa dutenek 943 85 71 75 telefonora deitu dezakete edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi. 

IKUSI LIBURUXKA

ikastaroak 2017 1

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut