Berriak Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresuaren antolakuntzak 15.000 euro banatuko ditu GKEen eta bi ume azkoitiarren artean

Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresuaren antolakuntzak 15.000 euro banatuko ditu GKEen eta bi ume azkoitiarren artean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Anuk1 Ursula 1

Izarpe Zientzia Intuitiboen eta Terapeutikoen Institutuak antolatuta Baztartxo Antzokian urriaren 20tik 22ra ospatu den Zientzia eta  Espiritualitate Kongresuak 15.000 euroko irabaziak lortu ditu ongintzarako.

Antolakuntzak irabaziak gobernuz kanpoko bi erakunderen eta behar bereziak dituzten Ursula Urteaga eta Anuk Astigarraga ume azkoitiarren artean banatuko dituzte.

GKE onuradunak Nepalen hango biztanleriaren premiazko beharrak asetzen lan egiten duen The Direct Help Foundation eta IIIHS Sudafrica dira. Azken honek nagusiki umezurtz-etxeei laguntzen die.

Izargi institutuak ere jasoko du laguntza. Elkarteak gaixotasun larri bat pairatzen ari diren edota gertuko norbaiten heriotzarengatik doluan dauden pertsonei laguntzen die.

Kongresuan aditu zerrenda luzeak hartu zuen parte Marilyn Rosner medium kanadiar famatua buru zela. Euren borondatez etorri ziren denak eta doan parte hartu zuten. Publiko gisa, 356 lagun bertaratu ziren.

Ekimenaren sustatzaile Mikel Lizarralde pozik agertu da izandako harrera eta arrakastarengatik.

IMG 20171022 WA0025

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut