Berriak Udalak hileroko kultur agenda etxe guztietan banatuko du

Udalak hileroko kultur agenda etxe guztietan banatuko du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

agenda aurkezpena

Azkoitiko Udalak etxe guztietara banatuko du hileroko kultur agenda hemendik aurrera. Lehenengo alea gaur eta datorren astelehena bitartean jasoko da buzoi guztietan, Kontzejupetik udal aldizkariarekin batera.

Edukiari dagokionez, agendak Udalaren programazioaz gain, herriko gainerako elkarte edo taldeek antolaturiko ekintzak jasoko ditu. Baztartxo zineko pelikulen karteldegia ere gehituko zaio. 

Lehenengo liburuxkak, besteak beste, iragartzen ditu Go!azen telesailaren aurrestreinua, Faemino eta Cansado bikotearen emanaldia edota Oliver Magoa eta Evaren “Balio magikoak” lana.

Ekimen honekin, Udaleko Kultura sailak herritarrei beste informazio kanal bat eskaini nahi die, eskura eta modu errazean jaso dezaten herriko aktibitateen berri eta interesgarriak suertatzen zaizkien heinean haietaz gozatu.

Komunikazio eta informazio kanalekin lotura duen beste proiektu bat abian du Udalak, webgunearen berritzea, alegia. Momentuz, garapen fasean dago. 

Klikatu irudian deskargatzeko:

KULTUR AGENDA azaro 1

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut