Berriak Hainbat jarduera antolatu dira Liburutegiaren Eguna ospatzeko

Hainbat jarduera antolatu dira Liburutegiaren Eguna ospatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

bandiblu Bihar, urriak 24, Liburutegiaren Eguna ospatuko da eta arrazoi hori tarteko, Aizkibel Liburutegiak hainbat jarduera antolatu ditu aste honetarako. Batetik, ostegunean eta ostiralean, hau da, urriaren 26an eta 27an, zientzia tailerrak antolatuko dira umeentzat. “Bandiblu” eta “Planetak” izenburupean eskainiko diren saioen helburua da zientzia ikuspegi dibertigarri batetik lantzea, hezkuntzari garrantzia emanez eta zorroztasun zientifikoari uko egin gabe.

Tailerrak tarteko, aipatu bi egunetan, arratsaldez Aizkibel Liburutegiko beheko solairua itxita egongo da erabiltzaileentzat eta lantegietan parte hartuko duten umeentzat izango da espazioa.

Halaber, urriaren 28an, larunbatean, ipuin kontaketa eskainiko da. Apika taldeak “Rol jokoa” aurkeztuko du hiru urtetik gorako umeentzat. 11:00etan izango da. Horregatik, 28ko goizean liburutegiko azken pisua itxita egongo da beste erabileretarako.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut