Berriak Euskararen Egunerako Ideia Lehiaketan 75 proposamen jaso dira

Euskararen Egunerako Ideia Lehiaketan 75 proposamen jaso dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ideiaAzkoitiko Udalak babesturiko eta Euskararen Mahaiaren eskutik burutu den Euskararen Egunerako Ideia Lehiaketan 75 proposamen jaso dira guztira. Epaimahaiak iragarri du jada saridunen zerrenda.

Lehenengo saria DBH1eko Urko Sudupe Olaizolak eta Haritz Alberdi Alberdi bikoteak irabazi du, “Azkoittik euskaraz bizi nahi du” proposamenarengatik.

Bigarren saria DBH2ko Laura Larrañaga Madridek irabazi du “Lagun ezkutua” ideiarekin eta hirugarren saria, DBH2ko Alba Zabala Juaristik, Aroa Zamora Juaristik eta Eider Caballero Dávilak jasoko dute.

Sariak 200, 100 eta 50 eurokoak dira, hurrenez hurren, eta Herrixen Merkatari Elkarteko establezimenduetan erabiltzeko bonoak dira.

Euskararen Mahaiak ideia lehiaketa abiatu zuen abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunerako ideia berriak jasotzeko asmoz. Azkoitia BHIko, Urola Lanbide Eskolako eta Floreaga Ikastetxeko ikasleek hartu dute parte.

Azkoitiko Udalarekin batera, Euskara Mahaia osatzen dute Bizilore, Azkoitia BHI, Urola Kostako Hitza, Maxixatzen Euskaldunon Elkartea, Floreaga Ikastetxea, Xabier Munibe Ikastola, Urola Lanbide Eskola, AEK eta Erniarraiz Bertsozale Elkartea taldeek osatzen dute.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut