Berriak Merkatariek II. Herrixen Egunaz gozatzeko gonbitea luzatu dute

Merkatariek II. Herrixen Egunaz gozatzeko gonbitea luzatu dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

herrixen merkatariak

Javier Zubizarreta alkatea merkatariekin ekimena babesteko.

Bigarren urtez jarraian, Herrixen Merkatari elkarteak Udalaren laguntzarekin, II. Herrixen Eguna antolatu du larunbaterako. Helburua da komertzio txikiak gure herrietan egiten duen ekarpenaren inguruan kontzientzia sortzea eta bide batez, proposamenez betea datorren egunaz haur eta helduek gozatzea.

“Ilusioa behintzat jarri dugu eta uste dugu herritarrek eskertuko dutela. Nahi duguna da jendea ohartzea hementxe gaudela,  hurbil, eta hiriburuetara edo internetera jo aurretik, herriko komertzio txikiak zer eskaintzen duen ikusi eta bertan erostera animatu nahi ditugu herritarrak”, dio Sara Rodriguez, Herrixen elkarteko teknikariak.

Horretarako, larunbat honetarako, egun osorako ekintzak antolatu dituzte eta jai giroan burutuko dira. Egunean zehar, Txu Txu Trena ibiliko da kaleetan zehar umeen gozamenerako. Torrezuri erakusketa aretoan, berriz, tonbola jarriko dute. Bihar, ostirala, zabalduko dute arratsaldeko 18:00etan eta 21:00ak arte egongo da zabalik. Larunbateko ordutegia, berriz, goizeko 11:30etik 14:30era bitartekoa izango da.

Gastronomia ere protagonista izango da. Larunbat goizean Herriko plazan txorixo dastaketa egingo da trikitilariek lagunduta.

Arratsaldez, toki berean, umeentzat puzgarriak eta tailerrak egongo dira eta egunari amaiera emateko II.Zakelmari Pintxo Lehiaketa egingo da. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut