Berriak “Irakurriz Gozatu” ekimena martxan

“Irakurriz Gozatu” ekimena martxan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Gaztezulo Aurten ere Udaleko Euskara zerbitzuak Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko DBH4-ko ikasleen artean Gaztezulo hilabetekaria doan banatuko du urritik martxora bitartean. Guztira 60 ikaslek egin dute aldizkaria jasotzeko eskaera eta denei bidaliko zaie “Irakurriz gozatu” ekimenaren barruan.

Egitasmoaren helburua euskarazko irakurzaletasuna sustatzea da, euskaraz irakurtzen ohitzeko eta euskal prentsa ezagutarazteko.

Ikasturte amaieran ikasleek proiektuan izandako esperientziaren inguruko balorazioa egingo dute. Inkesta bidez ikasleek Gaztezulori buruz duten iritzia emango dute eta datu horiekin balorazio txosten bat egingo da.

Balorazio horiei esker, gazte azkoitiarren interesen inguruko informazio baliagarria eskuratuko dugu, euren kontsumo ohituretara egokitzen diren edukiak eskaini ahal izateko.

Ikasturtearen amaieran ikastetxe eta hedabideek egitasmoaz iaz egindako balorazioaren arabera, Gaztezulok gazteen artean euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatzen du, eta euskal prentsa gazteei ezagutarazteko aukera eman ere bai. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut