Berriak Hurkoaren bulego berriaren inaugurazio ekitaldiak jendetza bildu du

Hurkoaren bulego berriaren inaugurazio ekitaldiak jendetza bildu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8887 1

Jose Luis de la Cuesta, Maite Peña, Eider Mendoza, Javier Zubizarreta, Lide Amilibia eta José Félix Martí Massó.

Hurkoa Fundazioak Azkoitian martxan jarri duen bulego berriaren inaugurazio ekitaldia izan da gaur arratsaldean. Agintariak eta herritarrak bildu dira bertan fundazioak eskainiko dituen zerbitzuak gertutik ezagutu eta ekimenari babesa adierazteko. Txiki geratu da Elkarguneako aretoa.

Hurkoako presidente Jose Luis de la Cuestak zuzenduta, ekitaldian izan dira udal ordezkariak Javier Zubizarreta alkatea buru dela, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Eider Mendoza, Lide Amilibia sailburuordea eta Maite Peña diputatua.

“Erakundeok –esan du Javier Zubizarreta alkateak- eskaintzen ditugun zerbitzuak estimatzen eta eskertzen dira bakoitzak dituen beharren arabera. Baina zerbitzuak bezain beharrezkoak dira eskua edo besarkada bat ematea gaztaroak ematen dituen pribilegioetatik kanpo geratu diren guztiei”. “Afektuak –jarraitu du- ez du ekonomiarekin zerikusirik baizik eta gizatasunarekin. Saia gaitezen guztion artean bakardadearen eta babesgabetasunaren minak arintzen”.

Hain justu Hurkoaren egitekoa hauskortasun egoeran eta tutela beharrean dauden adin nagusiko pertsonei laguntzean datza. Azken zerbitzu hau, gainera, bailara mailakoa da. Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako eta Zumaiako herriei emango zaie.

Hauskortasun edo bakardade egoeran daudenen artean, Hurkoaren programez lehenengo baliatuko direnak 70 urtetik gorako zazpi lagun izango dira.

Bakardadea eta memoriaren galtzea

Gaurko ekitaldian Euskadi Ikerketa sariduna eta duela gutxi arte OSI Donostialdeako neurologia zerbitzuko buru izan den José Félix Martí Massók hartu du parte. Bakardadeak memoriaren galeran duen eraginaz hitz egin du Martí Massók, elikadura egokia, bizitza soziala eta kirola gomendatuz buruko osasuna zaintzeko.  

Hurkoaren eskutik, Martí Massók Urrezko “H” saria jaso du egindako ibilbidearengatik eskertza moduan. 

IKUSI ARGAZKI GUZTIAK

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut