Berriak Gaurtik salgai Faemino y Cansadoren ikuskizunerako sarrerak

Gaurtik salgai Faemino y Cansadoren ikuskizunerako sarrerak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

faemino y cansado

Azaroaren 18an izango da Baztartxo Antzokian, 20:00etan

Faemino y Cansado bikoteak bere azken ikuskizuna, “¡Quien tuvo retuvo!”, ekarriko dute Azkoitiko Baztartxo Antzokira azaroaren 18an. Hitzordua iluntzeko 20:00etan izango da eta sarrerak gaurtik salgai daude Udaletxeko Kultura sailean (Telefono zenbakia: 943 85 71 70). Sarrera bakoitza 20 euro kostako da. 

Bikoteak dioenez ikuskizun berri bat sortzerakoan bikaintasuna lortzeak kezkatzen omen ditu. Eta ez omen dute beti lortzen. “¡Quien tuvo retuvo!” lanean ez behintzat.

Lan berri bati heltzen diotenean aurretik jorratutako ideiak baztertu egiten dituzte. Eszenaratzerakoan elementuak errepikatzeari ere uko egiten diote. Ikuskizun honetan, ordea, ez gaia ez elementuak, ez dira berriak. Eta diotenez ekoizpena luxurik gabekoa izan da, kostu ekonomikoak sekula beldurtu ez dituen arren. Beraz, zer da “¡Quien tuvo retuvo!” emanaldiak eskaintzen duena? Barreak eta oroitzapenak. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut