Berriak Hurkoak Azkoitira dakartza hauskortasun egoeran edo babes beharrean dauden pertsonentzat arreta programak

Hurkoak Azkoitira dakartza hauskortasun egoeran edo babes beharrean dauden pertsonentzat arreta programak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8598

Nekane Larrañaga, José Ignacio del Pozo, Javier Zubizarreta, Andikona Uriarte eta Maialen Artetxe bulego berriaren aurkezpen ekitaldian. 

Hurkoa Fundazioak datorren astetik aurrera bulego berria martxan izango du Azkoitian, Herriko plazan.  Hauskortasun egoeran dauden pertsonentzako programa edo tutelaren beharrei erantzuteko programak jarriko ditu martxan. Hemendik aurrera Azkoitiko helburua, hauteman diren kasuei erantzuteaz gain, arreta eta laguntza beharrean dauden pertsonen egoera berriak identifikatzea izango da. "Hasieratik, Javier Zubizarreta alkatea buru zela, proiektua eskuzabal hartu zuen Udalak. Bere inplikazioa eta Eusko Jaurlaritzaren babesa oinarrizkoak izan dira ekimen hau bultzatu ahal izateko", dio Jose Ignacio del Pozo, Hurkoa Fundazioaren zuzendari-gerenteak. "Udalak ateak zabaldu zizkigun, besteak beste, bulegoa ipintzeko lokala utziz eta ia-ia alfonbra gorria zabaldu zigun eta eskertuta gaude".

Azkoitian euren etxebizitzetan bakarrik bizi diren eta 70 urtetik gora dituzten 7 pertsona izango dira hauskortasun egoeran dauden pertsonen harretarako martxan jarriko den programaren onurak jasoko dituztenak. Eskainiko den arreta Azkoitiko gizarte zerbitzuekin, osasun zerbitzuekin eta herriko farmaziekin koordinatuz burutuko da. Halaber, tutela egoeran egon daitezkeen bost pertsonei laguntza eta aholkularitza emango zaie beraien babes pertsonala eta patrimoniala bermatzeko helburuarekin.  

Bailara mailako zerbitzua

Azkoitiko Hurkoaren ofizina berriak Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaiari eskainiko dio bere arreta. Hauskortasun egoera eta tutelako kasuak, profesionalak zein Hurkoako bolondresen bidez atendituak izango dira.

“Gure laguntza behar duten persona eta familiengandik gertu egotea beharrezkoa da, hauskortasun eta babesgabetasun egoerei aurre egiteko dituzten balibideak ezagutu ditzaten” azaltzen du Jose Ignacio del Pozok. Hori dela eta, adierazten du, “azken urteetan hurbildu garen udalerrietako gure esperientziak, Arrasate zein Irunekoak kasu, inguruko gizarte zerbitzu zein osasun zerbitzuekin koordinazioa hobetzea ahalbidetu du eta arreta behar duten pertsonen kasu gehiago azaleratzen dira, horregatik, zihur gaude Azkoitian lan baliotsua  garatuko dugula”.

Hurkoako bulego berriaren irekiera Azkoitiko Udalaren inplikazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzak, Sidenor enpresak eta Kutxa Fundazioak egin dute posible.

Javier Zubizarreta, Azkoitiko alkatearen iritziz, “garrantzitsua da oso horrelako neurriak hartzen joatea gizartearen zahartzeari behar den moduan aurre egiteko, inor ez dadin babesik gabe eta bakarrik sentitu. Hurkoak eta Udalak lan egingo dugu pertsona nagusiak duintasunez bizitzeko eta, batez ere, behar duten laguntza jasoko dutela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin”.

Hurkoaren eta Udalaren artean lehenengo hartu-emana iazko irailean izan zen. Ordutik erakunde biak elkarlanean aritu dira proiektua errealitate bihurtzeko, Udalak hasieratik esku-zabal eta interes handiarekin heldu baitzion egitasmoari.

Zerbitzu sozialen eta osasun zerbitzuen koordinazioaz gain, Hurkoak herritarrekin zein elkarte desberdinekin (Jubilatuak, Caritas, parrokia, Azkoitia lagunkoia, farmaziak…) harreman iraunkorra mantenduko du, laguntza behar duten pertsonen kasuak hautematen laguntzeko helburuarekin.

Lan honetan, beharrezkoa da Hurkoak garatzen duen lanean parte hartzea nahi duten bolondresak erakartzea. Hasiera batean, Caritasen, Azkoitiko parrokian edota Azkoitia Lagunkoiaren inguruan lan egiten duten pertsonak hartuko dute konpromisoa Hurkoari laguntza eskaintzeko. Hala eta guztiz ere, beharrezkoa da euren denbora librea zeregin hauei dedikatuko dieten bolondresen talde egonkor batekin kontatzea. Pertsona hauentzat, babesgabetasun edo hauskortasun egoeran daudenekin izan beharreko jokabide, harrera eta akonpainamenduen inguruko formazio programa eskeiniko die Hurkoak.

Inaugurazio ekitaldia. José Félix Martí Masso neurologoaren hitzaldia

Azkoitiko egoitza ofizialki datorren asteartean, urriaren 17an, inauguratuko da. Ekitaldia Elkargunean izango da 18:30ean. Bertan José Félix Martí Massó neurologoak “Bakardadea arrisku-faktore bat, memoriaren galtzean” izenburupean hitzaldia emango du. Ekitaldia irekia da, baina interesa duenak joango dela aurrez baieztatu beharko du 943 85 71 76 telefonora deituz.

Ikusi aurkezpena bideoan Erlo Telebistaren eskutik:

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.22
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua
  • 2017.10.28
    Organo Ikasleen Kontzertua

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut