Berriak Eskola jazarpenari buruzko hausnarketa dakar “Soka” antzezlanak Baztartxora

Eskola jazarpenari buruzko hausnarketa dakar “Soka” antzezlanak Baztartxora

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

AA170124 195249

Larunbat honetan, urriaren 7an, 22:00etan, Mikel Gurrearen “Soka” antzezlana taularatuko da Baztartxo Antzokian. Obrak pil-pilean dagoen eskola jazarpenaren inguruko hausnarketa egiten du. Iñaki Rikarte da protagonista eta Fernando Bernuések zuzendu du lana.

Antzezlanaren sinopsia ondorengoa da: soinketako irakasle batek 11 urteko mutiko baten gorpua aurkitzen du, gimnasioko sokatik urkatuta. Gertatutakoaren erruduna balitz bezala, bere inguruak baztertuta, Igorrek errua eta erantzunkizunaren arteko mugak marrazten diren bilaketa bati ekiten dio.

Obra Victoria Eugenia Antzokiak eta Tanttaka Teatroak ekoiztu dute  “Antzerkigintza berriak” programaren baitan. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.22
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua
  • 2017.10.28
    Organo Ikasleen Kontzertua

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut