Berriak Maila handiko kontzertuak dakartza larunbatean abiatuko den Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVIII. zikloak

Maila handiko kontzertuak dakartza larunbatean abiatuko den Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVIII. zikloak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8127 2

Datorren larunbatean, urriaren 7an, emango zaio hasiera Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVIII. Zikloari. Gaur egin dute aurkezpena Azkoitian zikloaren koordinatzailea den Esteban Elizondok eta Azkoitiko Parrokiako organista titularra den Jose Luis Franzesenak, ekimena babesten duten erakundeetako ordezkariek bidelagun dituztela. Javier Zubizarreta alkateak eta Sonia Vázquez zinegotziak hartu dute parte agerraldian, Azpeitiko Josu Labaka eta Bergarako Maite Agirre kultura zinegotziekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendari den Maria Jose Telleriarekin batera.

 “18 urtez atera dugu aurrera musika ziklo hau Azpeitiko, Bergarako eta Azkoitiko herriok, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Baina zikloaren arrakastak iraun badu ez da erakundeon ahaleginagatik bakarrik izan. Esteban Elizondok eta Jose Luis Franzesenak egiten duten ahaleginak ez du meritu makala eta eskertzekoa da”, esan du Javier Zubizarreta alkateak.

Organo Erromantikoaren zikloak duen helburu nagusia herrietako ondare musikala balioan jartzea eta herritarrei ezagutzera ematea da. Azkoitian Cavaillé-Coll organo zoragarriaren soinuaz gozatzeko aukera izango da aparteko kontzertuetan urriko lau larunbatetan: 7an, 14an, 21ean eta 28an. Emanaldi guztiak iluntzeko 20:00etan izango dira.

Esteban Elizondoren hitzetan, “maila altuko kontzertuak eskainiko dira, interesgarriak oso, eta jendeak ondo erantzungo duenaren esperantza dut zeren urtez urte publikoa handitzen doa”.

Lehenengo kontzertua Landarbaso abesbatzak emango du Azkoitian, Oier Etxaburu organoan dela eta Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritzapean.

Hilaren 14an, nazioartean ezaguna den Giampaolo di Rosa organista arituko da. “Sekulako –esan du Elizondok beragatik- inprobisatzailea da. Batzuk gai bat eman eta gai dira inprobisatzeko, alegia, sortzeko. Hitz egin dut berarekin eta esan dio euskal gai bat emango diogula inprobisatu dezan eta ikusgarria dela konturatuko zarete”.

Urriaren 21ean, Esteban Elizondo bera arituko da organoan Ertizka Otxotearekin batera. “Taldeak sekulako ilusioa du, urtebetez aritu da lanean. Eta nik, besteak beste, Jose Luis Franzesenak Azkoitiko organoaren mendeurrenerako konposatutako “Hiru otoitz” joko dut”.

Zikloari Azpeitiko eta Bergarako musika eskoletako ikasleek emango diote amaiera Azkoitian. Jose Luis Franzesena pozik agertu da emanaldi honekin Musika Eskolekin egiten ari den lana azpimarratuz, “zaila delako herrietatik 12 urterekin Donostiako kontserbatoriora joatea eta horrela behetik hasi eta 17rekin beharbada joango dira”.

Bergarako Santa Marina Parrokian ere urriko lehen hiru larunbatetan izango dira kontzertuak eta Loiolan, berriz, urriaren 8an, 15ean eta 22an. Denak 20:00etan izango dira.

Ikusi egitarau osoa

IMG 8059

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.22
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua
  • 2017.10.28
    Organo Ikasleen Kontzertua

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut