Berriak Javier Zubizarreta alkatea: “Azkoitiko enpresak herrian hazi eta herrian ari dira inbertitzen eta beti ondoan izango gaituzte”

Javier Zubizarreta alkatea: “Azkoitiko enpresak herrian hazi eta herrian ari dira inbertitzen eta beti ondoan izango gaituzte”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7883ok

Javier Zubizarreta eta Manolo Alberdi atzoko inaugurazio ekitaldian. 

Javier Zubizarreta alkateak Azkoitiko enpresen bokazio inbertitzailea goraipatu du, “bertan geratzen dira, hazten dira eta inbertitzen dute lanpostuak eta aberastasuna sortuz”. “Horregatik, ondoan izango gaituzte beti”. Alkateak atzo Alberdi Mekanizatuak enpresaren pabilioi berriaren inaugurazio ekitaldian egin zituen adierazpen hauek, Ugarte industrialdean martxan jarritako nabe berrian. Zubizarretak enpresaren kudeaketa ona eta etorkizunaren alde apustu egiteko ausardia azpimarratu zituen, mekanizatu konpainia osatzen duten lagun guztiak zorionduz.

Ekitaldiak enpresako langileak, bezeroak, hornitzaileak eta beste hainbat eta hainbat gonbidatu bildu zituen, 1958tik gelditu gabe aritu den Alberdi enpresak eman duen jauzi berri hau partekatzeko.

Alberdi Mekanizatuak-ek egin duen modu berean, azken bi urte hauetan hainbat izan dira bere negozia Azkoitian bertan zabaltzearen aldeko apustua egin dutenak, lursail berriak erosiz pabilioiak eraikitzeko. Sistemas Esselle edo Xubi Engranajes dira ahalegin hori egin duten beste bi konpainia 2000 m2-ko eta 5.000 m2-ko partzelak eurenganatuz, hurrenez hurren, Oinartxon. Intza Group-ek ere poligono bereko eraikin komertzialean 237 m2ko espazioa erosi du bertan bulegoak bateratzeko.

Bere aldetik, Lagun Machine Tools ere Azkoitian kokatu da, Elgoibarko Goratu Máquina Herramienta enpresan emandako bereizketa prozesu baten ondorioz.

“Gure konpromisoa beti enpresari laguntzea izan da, arrazoi bagegatik: lana ematen du enpresak eta denok behar dugu lanpostu bat duintasunez bizitzeko. Enpresari laguntzea herritarrei laguntzea da”, esan zuen Javier Zubizarreta alkateak. “Zabalik gaude inplikatutako parteekin kolaboratzera, proiektu empresarial guztiak aurrera ateratzeko”.

IMG 7916ok

IMG 7941ok

IMG 7955ok

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.22
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua
  • 2017.10.28
    Organo Ikasleen Kontzertua

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut