2017/10/02, Astelehena - 12:05
Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea den Afagik antolatuta, biharr, urriak 3, "Dementziekin elkarbizi" hitzaldia eskainiko da Elkargunean. 15:30ean izango da hitzordua. Afagiko presidente Koldo Aulestia eta erakunde bereko gizarte langilea den Naroa Diaz izango dira hizlariak eta Mari Cruz Alberdi boluntarioa arituko da moderatzaile lanetan. Irailak 21ean ospatzen den Alzheimer-aren Munduko Egunaren bueltan Gipuzkoa osoan antolatu ditu Afagik informazio mahaiak "Ni neu nauzu" lelopean eta biharkoan Azkoitin izango da topaketa.
< Aurrekoa | Hurrengoa > |
---|