Berriak ISBko jokalariak prest ligari heltzeko

ISBko jokalariak prest ligari heltzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7522

Sammic eta Añares taldeak, udaletako, Foru Aldundiko eta enpresa-babesleetako arduradunekin.

ISBko jokalariak prest daude ligari ekiteko. Gaur eguerdian egin dute Añares eta Sammic taldeek aurkezpen ofiziala Loiolan. Bertan izan dira Javier Zubizarreta alkatea eta Angel Martín zinegotzia taldeei babesa erakusteko asmoz. Jokalariek eta ISBko arduradunek, Maier Lizaso buru dela, argazkia atera dute  babesleekin, alegia, bi herrietako udaletako, Foru Aldundiko eta enpresa babesleetako ordezkariekin.

Xabier Chicoren taldeak gaur ekingo dio justu LF2 ligari. Neskek Kemegal Cortegadaren aurka jokatuko dute gaur arratsaldeko 18:00etan Azkoitian. Mutilek, berriz, bihar Azpeitian Urrezko Leb Ligako lehenengo partidua izango dute Leyma Coruñaren aurka.

Baikor ikusten dira taldeak, indartsu, eta ez zaie zaletuen babesa eta animorik faltako. Zorterik onena opa diegu! 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut