Berriak Aurten ere abian diren V. Urkome Sariak Azkoitian banatuko dira San Andres egunean

Aurten ere abian diren V. Urkome Sariak Azkoitian banatuko dira San Andres egunean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

urkome aurkezpena

Urkome Sarien bosgarren edizioa aurkeztu zuten atzo Zarautzen. Bertan izan  zen Miguel Angel Bastida zinegotzia. Ekimenaren helburua da Urola Kostan garatzen ari den edo garatutako proiektu edo ideiak saritzea landa eremuan gauzatzen diren egitasmoak balioan jarri, gizarteratu eta berrikuntza eta garapena  txalotzea. Aurten, bigarrenez, Azkoitian izango da sari banaketa San Andres egunean.

Proiektuak aurkezteko epea urriaren 1etik 31ra bitartekoa da. Sei sari banatuko dira guztira sei ataletan: Nekazaritza jardueraren sustapena, landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena, landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatzea, landa eremuko balioaniztasuna agerian jartzea, Iraurgi Berritzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarrekin emango dutena eta bozka bidez emango den sari irekia. Azken hau bertako produktuen lote batekin sarituko da, gainerako ataletan saridun suertatzen denak 2000 euroko diru-saria etxeratuko du.

Informazio gehiago hemen

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut