Berriak Udalak Xabier Munibe Haurreskolako jolastokia estali du, aspaldiko eskaerari erantzunez

Udalak Xabier Munibe Haurreskolako jolastokia estali du, aspaldiko eskaerari erantzunez

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7128ok

Xabier Munibe Haurreskolako umeek ez dute meteorologiaren kapritxoen arabera ibili beharrik izango geletatik kanpora ateratzeko. Gurasoek eta Haurreskolako arduradunek aspalditik ari ziren eskatzen jolastokia estaltzeko jolas-orduan haurrak kanpora atera zitezen egunero, eta ez euririk egiten ez duen egunetan bakarrik orain arte hala izaten baitzen.

Udalak, beharra ikusita, 113.000 euro inbertitu ditu gunea estaltzen eta aurreko legealditik zetorren eskaerari erantzuna ematen.

Zehazki esateko bi estalpe dira, batak eraikinaren aurrekaldea babesten du eta besteak, atzekaldea. Estalpea egiteko egurrezko egitura bat jarri da eta gainean estaldura zeharrargia instalatu da. Lurrean zoladura ere berritu da.

Horretaz gain, lehenengo solairuan balkoia eta larrialdietako eskailera metalikoa dagoen eskailburua lotzen dituen pasagune bat eraiki da. Horrela, umeek eta bertako langileek ez dute barruko eskailera nagusia erabili beharko lehenengo solairuko alde bat ebakuatzeko, segurtasun handiagoa bermatuz.

Javier Zubizarreta alkatea eta Marijose Arregi Hezkuntza zinegotzia bisitan izan dira gaur Haurreskolan lanak ikusteko eta zentroko arduradunekin batera aztertzeko. Udal ordezkariak Maria Uriarte Haurreskolako koordinatzailearekin, koordinatzaile-ordea den Maribi Benitezekin eta guraso elkarteko kide eta bertako hezitzailea den Maria Blancorekin bildu dira. Azken hauek pozik agertu dira esku-hartzearekin. “Egia esan gurasoak ere oso pozik daude eta guri sekulako jokoa ematen digu, zeren egon izan gara bi aste atera gabe eguraldiak laguntzen ez zuelako”, diote. Eskaera berri bat ere egin diote Udalari. Alegia, atzekaldeko zelaira sarbidea egokitzea berdeguneari probetxua ateratzeko. 

IMG 7178

IMG 7166

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut