Berriak Oraindik ez dira baldintzak ematen larunbat gauetako autobusak aurreko geldialdiak egin ditzan

Oraindik ez dira baldintzak ematen larunbat gauetako autobusak aurreko geldialdiak egin ditzan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

pleno

Atzo EH Bilduk aurkeztutako mozioaren aurrean, Miguel Angel Bastida zinegotziak adierazi zuen garraio enpresak eta Foru Aldundiak uste dutela oraindik ez direla baldintzak betetzen larunbat gauetan UK45G autobus zerbitzuak kendu aurreko geldialdiak egin ditzan Azkoitian. EH Bilduk bere mozioan eskatzen zion Aldundiari ohiko ibilbidea berreskuratzea Zestoa eta Eibar lotzen dituen zerbitzuan.

Alderdi guztiek, EH Bilduk ezik, kontra bozkatu zuten. “Autobusak, gainera, geldialdia egiten du Azkoitian, Altzibarren egiten du, beraz, ez da egia ez dagoela zerbitzurik. Geldialdia tokiz aldatzea erabaki zen bailarakoa ez den gazte talde bat etorri eta arazoak bakarrik sortzen zituelako”, esan zuen Bastidak. Horren aurrean, EH Bilduko Iraitz Otañok erantzun zion beti kanpokoak jotzen direla errudun baina azkena Euskal Jai egunean Zarauztik autobusez etortzea tokatu zitzaionean, adibide txarrena eman zutenak “Zestoako, Azpeitiko eta Azkoitiko gazteak” izan zirela.

EH Bilduko Jon Ander Larramendik, halaber, beste planteamendurik aztertu duen Udalak galdetu zuen, bere ustez, zerbitzuaren maiztasuna areagotuta arazorik ez litzatekeelako sortuko. Miguel Angel Bastidaren iritziz, kasu horretan gerta daiteke denek azkeneko autobusa hartu nahi izatea.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut