Berriak Udalak Espainiako Gobernuaren errepresio-estrategia salatu du eta Kataluniaren erabakia errespetatzeko

Udalak Espainiako Gobernuaren errepresio-estrategia salatu du eta Kataluniaren erabakia errespetatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Eusko Legebiltzarrean EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiek adostutako adierazpenarekin bat egin du Udalak

Udalak Espainiako Gobernuak Katalunian gauzatzen ari den errepresio estrategia salatu du eta Kataluniaren erabakia errespetatzeko eskatu du. Atzoko Udal Osoaren Ohiko Bilkuran onartu zen adierazpena. EAJk aurkeztu eta onartutako testuaren edukia Eusko Legebiltzarrean EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiek onarturiko berbera da. Alderdi sozialistak kontra bozkatu zuen eta EH Bildu eta Azkoitia Bai abstenitu egin ziren. EH Bilduk aurrera atera ez zen beste mozio bat aurkeztu zuen.

Onartutako adierazpenaren arabera, Udalak baztertu egiten du eta kezka adierazten du “egitateen bidez Kataluniako autonomian esku hartzeagatik, eta Estatuko segurtasun indar eta kidegoek egindako operazio polizialagatik, erregistroak eta atxiloketak eginez Generalitateko instalazioetan bere arduradun legitimoei”.

Halaber, Udalak Espainiako Gobernuari eskatzen du bere errepresio-estrategia bertan behera uzteko eta berretsi egiten du funtsezko printzipio demokratikoekiko konpromisoa” eta bere elkartasuna adierazi Cataluniako herriari eta Espainiako Gobernuak gidatuta “demokraziaren aurkako errepresio politikoa pairatzen ari diren pertsona eta erakunde guztiei”.

Azkenik, Udalak eskatzen du “Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbidetzeko eta erabakiak errespetatzeko”.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut