Berriak Ideia lehiaketa antolatu da Euskararen Egunerako

Ideia lehiaketa antolatu da Euskararen Egunerako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ideia logo Euskararen egunerako, abenduak 3, egitaraua berritzeko balio dezaketen ideiak saritu nahi ditu euskara mahaiak. Horretarako, aurten lehendabiziko aldiz, ideia lehiaketa bat abiatu dute herritarren proposamenak jasotzeko. Lehiaketa gaztetxontzat antolatu da, eta, beraz, Azkoitiko ikastetxeetan egun DBHn, batxilergoan eta lanbide heziketan matrikulatutako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru ideia aurkez ditzake.

Ideiak aurkezteko epea 2017ko irailaren 21ean hasi zen eta urriaren 6an amaituko da 15:00etan. Ideia eguerdian ikastetxeekin egiten den ekitaldirako ala arratsalderako den zehaztuz, deskribapen laburrarekin eta ezizenarekin sinatuta aurkeztuko da ideia aurkezteko orrian (deskargatu dokumentua).

Orriak aurkeztuko dira ikastetxeetako idazkaritza bulegoetan, udaletxeko harrera bulegoan edo  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu posta elektronikoan. Aurrez aurreko orriak gutun-azal txikiarekin aurkeztuko dira. Gutun-azalak kanpotik ezizena eramango du idatzita eta barruan egilearen ezizena, izen-abizenak, adina eta telefonoa. Ideia posta elektronikoz aurkeztuz gero, mezu bakarrean bi fitxategi bidaliko dira, batean ideia ezizenez sinatuta eta bestean egilearen datuak: ezizena, izen-abizenak, adina eta telefonoa.

Epaimahaia euskara mahaia izango da —Azkoitiko Udalarekin batera, Bizilore, Azkoitia BHI, Urola Kostako Hitza, Maxixatzen Euskaldunon Elkartea,  Floreaga Salestar Ikastetxea, Xabier Munibe Azkoitiko Ikastola, Urola Lanbide Eskola, Azkoitiko AEK eta Erniarraitz Bertsozale Elkartea taldeek osatzen dute—. Sariren bat eman gabe gera liteke epaimahaiaren iritziz aurkeztutako ideiak balorazio irizpideekin bat ez badatoz.

Sariak 2017ko urriaren 18an jakinaraziko dira komunikabideen bidez. Honako hauek izango dira irabazleen sariak:

 1. saria: 200€                         

 2. saria: 100€

 3. saria:   50€

HERRIXEN Merkatari Elkarteko establezimenduetan erabiltzeko bonoak izango dira.

 

kartela BONOENA sartuta ideia lehiaketa 2

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut