Berriak Xabier Munibe Haurreskolak matrikulazio epea zabalik urriaren 2tik 9ra

Xabier Munibe Haurreskolak matrikulazio epea zabalik urriaren 2tik 9ra

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Matrikulazio kartela . 2017ko Urria

Xabier Munibe Haurreskolak urriaren 2tik 9ra (biak barne) zabalduko du 2017-18 ikasturterako matrikula epea. Haurra matrikulatzeko jaiota egotea beharrezkoa da eta haurreskolan hasteko gutxienez 16 aste izan behar ditu.

Informazioa bertatik bertara jaso nahi duenak Ate Irekietara joateko aukera du, urriaren 3an, arratsaldeko 18:00etan.

Matrikulako inprimakiak jasotzeko edota edozein informaziorako, Auzmendi bidean dago Xabier Munibe Haurreskola, edota 943 08 07 37 telefonoan.

GURE HEZKUNTZA ESKAINTZA:

Azkoitiko Xabier Munibe Haurreskola 8 gelaz osatuta dago eta 0-2 arteko haurrei zuzenduta dago. 0-1 urteko gela 8 haurrez osatua egoten da eta 1-2 urteko gela 13 haurrez. Bakoitzak  2 hezitzaileren laguntza izaten du.

Haurreskola goizeko 7:30etik arratsaldeko 17:00ak arte zabalik egoten da.

"Gure haurreskola hezitzailea da, haurren oinarrizko beharrak asetzeaz gain, txiki-txikitatik beste hainbat arlo lantzen baitira: sozializazioa, balore eta arau ezberdinen barneratzea, autonomia, oreka emozionala, komunikazioa eta abar. Material aberats zein ezberdinen bidez, Azkoitiko haurreskolan haurren garapen kognitibo  eta psikologikoa lantzen dugu. Izan ere, pertsona  bakoitzaren izakera haurtzarotik garatzen  hasten da", diote arduradunek.. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut