Berriak Osasun hezkuntza sustatzeko abian den parte hartze prozesuaren lehenengo lan saioa egin da eragileekin

Osasun hezkuntza sustatzeko abian den parte hartze prozesuaren lehenengo lan saioa egin da eragileekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7254

Atzo egin zen Elkargunean Komunitateko Osasun Mahaia sortzeko abian jarritako parte-hartze prozesuaren lehenengo lan saioa, Azkoitia bizi eta osasuntsu baten alde lanean jarraitzeko. Aurretik hainbat bilera egin dituzte udal teknikariek eta ordezkari politikoek eta atzokoan herritarrak eta elkarteak batu ziren.

Prozesuak bilatzen duena da balioan ipintzea positiboak diren eta funtzionatzen duten udalerriko baliabideak, esperientziak edota ohitura onak, arazoei ikuspegi ezkor batetik heldu beharrean. “Kontua ez da ez hitz egitea arazoetaz baizik eta benetan funtzionatzen duen hura deskubrituz jorratzea arazoak”, diote aldaketa eta garapen prozesuetan aditu eta Azkoitiko prozesuaren dinamizatzaile diren Néstor Sangronizek eta Nerea Zuazuak. Erabiltzen ari diren metodologia Ikerketa Apreziatiboa bezala ezagutzen da. Interes taldeak inplikatzen ditu  potentzial positiboa handiagotuz.

Atzoko tailerrak oso profil ezberdineko pertsonak erakarri zituen. Binakako eta launakako lan taldeetan aritu ziren esperientzia eta bizipen onenak partekatuz hiru eremutan: pertsona, taldea eta komunitatea.

Helburu nagusia da Komunitateko Osasun Mahaia sortzea, gero Adikzioen Prebentzio Komunitariorako Tokiko Plana garatu ahal izateko.

Hurrengo hitzordua

Hurrengo saioa  urriaren 2an izango da Elkargunean 18:00etatik 20:00etara. Biharkoa, irailaren 27koa, bertan behera geratu da. Izena emateko  943 85 71 76 telefonora deitu edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi beharko da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.22
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua
  • 2017.10.28
    Organo Ikasleen Kontzertua

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut