Berriak Turista atzerritarrak igo egin dira uda sasoian eta euskaldunen bisitak gutxitu

Turista atzerritarrak igo egin dira uda sasoian eta euskaldunen bisitak gutxitu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Uda sasoian atzerritarrak irabazi ditugu eta egun pasako txangozaleak, euskaldunak, galdu, batak bestea orekatuz. Espainiar jatorriko bisitari kopurua, aldiz, mantendu egin da. Horixe da Eskualdeko Turismo Bulegoak ateratako ondorio nagusia.

Atzerritarren igoera datu positiboa da bai taldean eta, batik bat, norbanaka etorri direnen igoera. Espainiar jatorriko turismoa mantentzea ere modu berean baloratzekoa da.

Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziak aurkeztu ditu Loiolako Turismo Bulegoak jasotako datuak.

“Datuak –esan du Javier Zubizarreta alkateak- itxaropentsuak dira eta gutako bakoitzak taberna, jatetxe, bisita-gune eta kaleetan somatu duguna baieztatzen dute. Alegia, mugimendua badagoela eta mugimendu horrek azken hiru bat urtetan gehiagora egin duela”.

Turismo Bulegoan jasotako datuen arabera, uztailean 4.071 bisitari izan dira eta abuztuan, 4.390. Uztailean igoera nabarmena izan zen iazko datuekin alderatuz, baina abuztuan zifra jaitsi egin denez, iazko datu kuantitatibo beretsuak jaso dira amaieran, 308 turista gutxiagorekin.

Eskualdeko okupazio mailari dagokionez uztailean batez besteko okupazioa %65ekoa izan da eta abuztuan %90etik gorakoa. Arduradunen balorazioa positiboa da baina nabarmentzen dute urtea luzea dela eta udako aktibitatearekin bakarrik ezin dela errentagarritasunik atera. 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut