Berriak XXXVI. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako oinarriak

XXXVI. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako oinarriak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

bizenta mogel

Ezkerretik eskuinera iazko saridunak: Lide Rekondo azkoitiarra (2. saria), Iraitz Legarra markinarra (1.go saria) eta Gotzon Plaza gernikarra (3. saria).

Lehenengo saria Iraitz Legarra markinarrarentzat izan da, “Iraganaren orbela” ipuinarengatik. Bigarrena, herrian, Azkoitian geratu da. Lide Rekondok irabazi du “Inoiz ez da berandu” lanarengatik eta hirugarrena, Gernikara joan da Gotzon Plazaren eskutik, “Nicola, lagun zaharra” narrazioarengatik.

Abian da Azkoitiko Kultur Elkarteak, Udalarekin elkarlanean, antolatu ohi duen Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa. Aurtengoa XXXVI. edizioa izango da eta partaideek lanak aurkezteko urriaren 31 arteko epea dute. Hona oinarriak:

  • -Lehiaketa 18 urtetik gorakoentzat da.
  • -Euskaraz idatzitako ipuinak izango dira, gutxienez lau eta gehienez hamar orrikoak, orriaren alde batetik bakarrik eta tarte bikoitzez idatzita aukeztuko dira.
  • -Lanak originalak eta inon argitaratu edota saritu gabekoak izan beharko dira.
  • -Ipuinak udaletxera bidali beharko dira goitizenarekin izenpetuta, eta horrekin batera, goitizen berdina daraman itxitako kartazalean egilearen datu pertsonalak zehaztuko dira.
  • -Ondorengo helbidera bidaliko dira lanak:
  • Azkoitiko Udala,
  • Herriko Enparantza z/g. 20720 Azkoitia
  • -Bidalketa egiteko azken eguna urriaren 31 izango da.
  • -Epaimahaiak azaroaren 29an hartuko du erabakia.
  • -Lehiaketan parte-hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

Lehenengo saria 600 eurokoa da, bigarrena 400 eurokoa eta hirugarrena, 300 eurokoa. Hiru saridunek oroigarri bana ere jasoko dute. 

Ikusi diptikoa

Iazko edizioa

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut