Berriak Ttipi-Ttapa elkarteak egun osoko festa antolatu du lasterketa egunerako

Ttipi-Ttapa elkarteak egun osoko festa antolatu du lasterketa egunerako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6635

Ttipi Ttapa elkarteak egun osoko festa antolatu du irailaren 23rako, II.Lasterketa Solidarioaren egunerako, alegia. Antolatzaileen hitzetan, helburu nagusia ondo pasatzea da ASPANOGIRI, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari lagunduz. Antolatzaileek azken xehetasunak emateko prentsa agerraldia egin dute eta eurekin izan da Kirol zinegotzi Angel Martin ekimenari  Udalaren babes osoa erakusteko.

“Bi urtetik behin antolatuko dugu lasterketa. Duela bi urte, bularreko minbiziaren aurkako lasterketa egin zen eta 9.500 euro bildu genituen Katxalin elkartearentzat. Orduan 1154 izen-emate jaso genituen eta ea aurten lortzen dugun gutxienez kopuru hori mantentzea edo handitzea”, esan dute TTipi-Ttapa elkarteko arduradunek.

Umeek eta helduek parte hartu ahalko dute. 7 urte bitarteko haurren ibilbideak 400 metro izango ditu,  7 eta 10 urte bitartekoek 800 metro egingo dituzte eta 10 eta 12 urte bitartekoek, 1.200 metro. Helduena 14 urtetik gorakoentzatd eta 4 kilometroko ibilbidea du eta “korrika edo oinez egin daiteke”. Haurren izen-ematea 3 euro kostako da eta helduena, 10 euro. Egunean bertan, berriz, 15 euro.

Boluntarioei deia

Arduradunek azaldu dute gustura hartuko dutela boluntarioen laguntza lasterketa egunean. Norbait prest balego edo antolakuntza lanetan parte hartu nahiko balu, izen-emate mahaietara gertura daiteke edo Azkoitiko II. Lasterketa Solidarioaren Facebook-era mezu bat bidali.

Izen-ematea

IZENA EMAN NAHI BADUZU, KLIKATU HEMEN.Nahiago izanez gero, Udaletxean eman daiteke izena edota Torre Zuri Erakusketa aurrean irailaren 9an eta 16an, 11:00etatik 13:30era edota hilaren 12an, 14an eta 19an, 17:00etatik 19:00etara. Eguraldi ona egingo balu egun horietan, Eliza atarian egin ahalko da izen-ematea.

Lasterketa solidarioa

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut