Berriak Zabalik Hizkuntza Eskola Ofizialean 2017-18 ikasturterako izen-emate epea

Zabalik Hizkuntza Eskola Ofizialean 2017-18 ikasturterako izen-emate epea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017 18 ikasturtea 1

Hizkuntza Eskola Ofizialak zabalik du 2017-18 ikasturterako matrikula epea eta beraz, Azkoitian, Gaztanenea Formakuntza Zentroan ematen diren ikastaroetan interesa duen orok irailaren 18ra arteko epea du eskaera egiteko. Matrikula online egin beharko da irailaren 18ko 13:00ak aurretik ondorengo esteka erabiliz:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/hizkuntza-eskola-ofizialak → Matrikula Ofiziala → Matrikula eskaera

Matrikularen inguruko informazioa emateko edo matrikula nola egin argitzeko Gaztanenea Formakuntza Zentroan arreta zerbitzua zabalik egongo da bihartik aurrera, astelehenetik ostiralera bitartean, goizez, 10:00etatik 13:00era. Bertara joan ezin dutenek, arreta zerbitzuarekin harremanetan jartzeko ondorengo telefonora deitu dezakete: 943 54 16 50.

Azkoitiko geletan ingelesa eta alemana irakatsiko dira. Guztira 112 plaza eskainiko dira ingeleserako B1.1, B1.2 eta B2 mailetan. Aurreko ikasturtean maila bakoitzeko talde bat osatu zen. Orain, ordea, talde bat gehiago sortuko da B2 mailan plaza kopurua handitzea lortu delako. Beste nobedadea da A1 mailan alemaneko eskolak ematen hasiko direla.

Hizkuntza Eskola Ofizialean sartzeko ezinbesteko baldintza da 16 urte izatea. Alemanaren kasuan, ordea, gutxieneko adina 14 urtera jaisten da, atzerriko bigarren hizkuntza gisa hartzen delako alemana DBHn.

Matrikula egiterakoan, datu  pertsonalak bete ondoren ikasi nahi den hizkuntza aukeratu behar da. Behin hizkuntza hautatutakoan, hizkuntza hori ikasteko aukera dagoen eskola guztien zerrenda zabaltzen da. Azkoitian ingelesa edo alemana ikasi nahi dutenek, eskola zehazterakoan Eibarko Hizkuntza Eskola aukeratu beharko dute nahitaez eta jarraian ordutegiak aukeratzerakoan Azkoitikoa hartu.

Onartuen eta ez-onartuen behin-behineko zerrendak irailaren 20an argitaratuko dira eta behin-betiko zerrendak, berriz, irailaren 25ean.

Informazio guztia eskura duzue Eibarko Hizkuntza Eskolaren web orrian:

http://www.eoieibarheo.hezkuntza.net/web/guest/inicio1 - Tel. 943 20 06 18 / 943 20 06 48

Azkoitiko ikastaroak eta ordutegiak

Matrikularen egutegia

Informazio osagarria

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut