Berriak Udalak biktimaren eta bere familiaren intimitatea errespetatzeko eskatu du ustezko eraso sexualaren salaketaren aurrean

Udalak biktimaren eta bere familiaren intimitatea errespetatzeko eskatu du ustezko eraso sexualaren salaketaren aurrean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak Andramari jaien balorazio positiboa egin eta ordu gutxi barru Ertzaintzak jakinarazi zion adin txikiko batek salaketa jarri berri zuela sexu eraso bategatik.

Ertzaintzak ikerketa zabalik du ustez gertaturiko sexu abusua argitzeko eta horregatik Udalak ustezko biktimaren eta bere familiaren intimitatearekiko errespetu osoa eskatzen du. “Eraso matxista guztiak –dio Javier Zubizarreta alkateak- salatzen eta arbuiatzen ditugu. Erakundeok eta gizarteak garbi esaten dugu: "ez da ez!" Alabaina, erasoak jarraitu egiten dute. Guztiok bat eginda borrokatu behar dugu, guztion inplikazioa eta konpromisoa beharrezkoak baitira. Ez Azkoitian ez inon, ez orain ez inoiz, ezin da baimendu gabeko harremanik eman. Baina jakin behar dugu baita, ezin ditugula ustezko biktima eta bere familia oso krudela izan daitekeen presio mediatiko eta sozialaren azpian jarri. Orain arte, Udalak ez du ezer esan familiak espreski adierazi duelako kasua diskrezio osoz eraman nahi duela. Errespeta dezagun hori. Orain, komunikabideetan filtratu denez jazoera, mesedez eskatzen dizuet jartzeko biktimaren eta bere familiaren azalean, eta gaia ahalik eta errespetu handienarekin tratatzeko, ez dezan inork beldurrik izan sexu askatasunaren aurkako delituak salatzeko orduan. Ez gara nor ustezko biktimaren eta bere familiaren egoera larriagotzeko. Eta ez gara nor inor epaitzeko poliziak eta epaiek bere lana egin aurretik”. Horregatik, egoera ez larriagotzeko eskatzen du alkateak.

Halaber, Udalak bere esku dagoen laguntza eta baliabide guztiak eskaintzen dizkio ustezko biktimari eta lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du indarkeria matxista desagertzen den arte. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut