Berriak Udalak festak giro onean eta normaltasunez gozatu izana eskertzen die herritarrei

Udalak festak giro onean eta normaltasunez gozatu izana eskertzen die herritarrei

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

brincadeira 1jpg

Brincadeira Batukadakoak atzo kaleetan.

Udalak herritarrei zein egun hauetan Andramaixez gozatzera etorri diren bisitariei eskerrak ematen dizkie, jaiak normaltasun osoz, giro onean, partaidetza handiarekin eta inolako istilu edo jazoera tamalgarririk ez delako gertatu. Balorazioa guztiz positiboa da, beraz. Salbuespen bakarra gaur goizaldean bikote baten artean sorturiko liskarra da. Ibai Ondo kalean izan da eta Ertzaintza eta Udaltzaingoa lekuko zuzenak izan dira biribilgunean zaintza patruilak jarrita zituztelako. Polizia iturrien arabera, emakumezkoak muturreko bat eman dio gizonezkoari eta honek ostikada batekin erantzun. Biak epailearen aurrean deklaratzera deituak daude astelehenean. Gizonezkoari lau puntu eman dizkiote zaurian. Hasiera batean atxilotu ere egin dute baina berehala utzi dute libre.

“Jaiak hasi aurretik denei errespetua eta bizikidetza zaintzeko eskatu genien. Horrela izan da. Azkoitiak eredu ona eman du. Jendea behar bezala dibertitu da”, dio Javier Zubizarreta alkateak.

Halaber, Angel Martin Festetako zinegotziak Andramaixetan parte hartu duten boluntarioen eta elkarteen lana eta ahalegina eskertu du, “haien ekarpenik gabe oso zaila bailitzateke jaiak antolatzea”.

Pixie&Dixie Band edota Rockbox taldeen kaleko musika ikuskizunak, Passepartout eta  Hesian-en kontzertuak edota laburmetraien proiekzioa izan dira jendea gehien erakarritako ekintzak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut