Berriak Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak eta Udalak 1927an jaiotakoak omendu dituzte

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak eta Udalak 1927an jaiotakoak omendu dituzte

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

omenaldi bazkaria

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak eta Udalak 2017an 90 urte bete dituzten edo urte amaiera bitartean beteko dituzten herritarrak omendu dituzte, 1927an jaiotakoak alegia. Meza ostean, jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria egin dute Loiolako Kiruri Jatetxean. Bertan izan dira Javier Zubizarreta alkatea eta Nekane Larrañaga zinegotzia. Bertaratu diren omenduek edo joan ezin izan duten hainbaten senideek oroigarri bana jaso dute. Alkateak esker oneko hitzak luzatu dizkie omenduei. Gerra bat bizitzea tokatu zaiela gogorarazi du eta zailtasun guztien gainetik, bizitzako lorpenak goraipatu ditu. Halaber, gaur familia eta adiskide giroan arnasten zen laguntasuna "ez inoiz faltatzea" opa die. Zorionak!

IKUSI HEMEN OMENDUEN  ARGAZKIAK 

 

Argazkietan:

Margarita Albizuriren etxekoak.

Jose Cruz Aranbarriren etxekoak.

Blas Aramendi.

Aurora Arteche.

Maria Luisa Astigarragaren etxekoak.

Rosario Azpiazu.

Milagros Badiola.

Ignacia Badiola.

Telesforo Ignacio Balenciaga.

Benedicta Casado.

Juan Manuel Elorza.

Luis Gabilondo.

Angela Ganzarain.

Jesus Garate.

Manuel Larrañaga.

Maria Dolores Lizarralderen etxekoak.

Josefa Musituren etxekoak.

Clara Sudupe. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut