Berriak Javier Zubizarreta: “Heldu eta indarberritu ezazue pilota!”

Javier Zubizarreta: “Heldu eta indarberritu ezazue pilota!”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 4560

IMG 4620

Lehertu da festa. Atano Xak txupinazoa bota aurretik, pilotari ohia eta Azkoitiko pilota mundua omendu ditu Udalak. “Heldu iezaiozue eta indarberritu ezazue pilota!” esan die Javier Zubizarreta alkateak  bertaratu direnei, “ez da oraindik jaio-eta, Kontzejupeko pilotakadak ixilduko dituenik”. Luciano Juaristik, Atano Xak edo Atanillok, hunkituta hartu du alkatearen eskutik jasotako oroigarria. Bertan irakur zitekeen: “Frontoian eta kalean, pilotari eta herriari goian eusteagatik”. Atanilloren emazteari, Inazita Puertasi, lore-sorta eder bat eman dio alkateak, “pilotariarekin partekatu duen guztiagatik”. "Horrelakoak ez dira pilotan lan egiten dutenentzat edo pilotarientzat, baizik eta Azkoitiarentzat eta azkoitiarrentzat", esan du Atano Xak. Buruz buruko bost  txapelketa jokatu zituen jarraian Atano Xak, 1965etik 1969ra bitartekoak. Bitan suertatu zen txapeldun Hilario Azkarateren kontra. 66an eta 68an. 

“Esperantzaren eta ilusioaren hamarkada hartan –esan du alkateak- dizdira eman zion Luzianok pilotari, afizioari eta… herriari”. “Txupinazoa botatzeak ez du pilotaren gure historia dotoretuko. Baina hor behean dauden haur eta gazteek jakin dezatela pilota Azkoitian zeozer haundia dela. Frontoietan Azkoitia ezaguna izan dela eta ez gaudela prest  fama hori galtzeko”.

Amaitzeko, desio bat aipatu du alkateak. “Bakarra eta guztiona. Azkoitian pilota eta pilota mundua altxatzea, Azkoitia pilotarien sehaska dela  esaten eta idazten jarrai dezaten, guk harrotasunez entzuten eta irakurtzen dugun bitartean. Zuen esku dago erronka. Eskerrik asko pilotaren alde egin duzuenagatik eta egingo duzuenagatik. Eutsi goian pilotari. ”. Bide horretan, Udalaren laguntza izango dutela ere adierazi du Zubizarretak txupinazoa lehertu aurretik.

ALKAR ERRESPETAUIEZ, ONDO PASAU ANDRAMAIXEK!

Ikusi omenaldiko eta txupinazoko argazkiak hemen.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut