Berriak Eraso sexistarik gabeko jaien alde

Eraso sexistarik gabeko jaien alde

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

berdintasunaok

Argazkian alkatearekin batera alderdi guztietako ordezkariak eta stand-ean egongo diren bi hezitzaileetako bat. 

Indarkeria sexistarik gabeko jaien aldeko aldarrikapena egin dute udal ordezkariek, Andramaixetan ez dadin inolako erasorik gerta eta berdintasunean, errespetuan eta askatasunean bizi ditzagun festak. Festak lehertzeko ordu gutxi falta diren honetan, udal ordezkariek “emakumeen kontrako indarkeriari EZ” esan dute Gipuzkoako Foru Aldundiak abian duen DenokZu sentsibilizazio kanpainarekin bat eginez. Javier Zubizarreta alkatearekin batera alderdi guztietako ordezkariak bildu dira helburu baten alde. Alegia, emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean, erantzun irmo eta bateratua ematea, behar-beharrezkoa delako guztion inplikazioa indarkeria matxistarekin amaitzeko, herritarrena, eragileena eta erakundeena.

Eraso sexistak prebenitzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko eta inplikatzeko, Azkoitiko Udalak stand bat jarriko du festetan Herriko plazan. Bertan bi hezitzailek informazioa eta orientazioa eskainiko diete bertaratzen diren guztiei. Ondorengo ordutegian egongo da martxan:

Abuztuaren 14an eta 16an

Arratsaldez: 18:00-20:00

Gauez: 00:00-02:00

Abuztuaren 18an

Gauez: 00:00-03:00

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.22
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua
  • 2017.10.28
    Organo Ikasleen Kontzertua

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut