Berriak Irailaren 8tik 10era izango da 4. Futbol Festa 3x3

Irailaren 8tik 10era izango da 4. Futbol Festa 3x3

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 3x3 500 2

Dagoeneko martxan da Azpeitia Cup-ek eta Azkoitiko Udalak elkarlanean irailerako antolatu duten 4. Futbol Festa 3x3. Irailaren 8tik 10era izango da. Oraindik izena eman nahi duenak, ordea, aukera du abuztuaren 20ra bitartean. 5 eta 11 urteko neska-mutilek har dezakete parte. Talde bakoitza gutxienez 3 lagunekoa eta gehienez 5ekoa izan beharko du. Azpeitia Cp-en webgunean eman daiteke izena eta baita Azkoitiko Plaza Berri Sport kirol dendan edo Azpeitiko Halcon Bidaiak-en.

Mikel Rodriguez arduradunaren esanetan, iaz 115 taldek hartu zuten parte eta aurten ere dagoeneko 100 bat talde badituzte. Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko herrietako umeei zuzendutako ekimena da. “10 minutuko partiduak jokatzen dira, talde bakoitzak bospasei. Ez da emaitzik kontutan hartzen, ez dago klasifikaziorik eta taldeak mistoak izan daitezke. Nahi duguna da neska-mutilek ondo pasatzea eta horretarako jartzen dugun muga bakarra adinarena da”, dio Rodriguezek.

Haur bakoitzari kamiseta bat ematen zaio futbol festaren hasieran eta amaieran guztiek domina bat jasoko dute. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.20
    Tonbola, Herrixen Merkatari Elkarteak antolatuta
  • 2017.10.20
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut