Berriak Udalak 7.500 euroko laguntza materiala emango dio Herri Moimentuei Andramaixetan txosnagunea ipintzeko

Udalak 7.500 euroko laguntza materiala emango dio Herri Moimentuei Andramaixetan txosnagunea ipintzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak Azkoitiko Herri Moimentuei 7.500 euroko laguntza materiala emango dio Andramaixetan txosnagunea ipintzeko, iaz baino 2.000 euro gehiago.

Udalak instalakuntza eta material aldetik bere esku dauden erraztasunak emango dizkio Herri Moimentuei. Udalak hartutako konpromisoen artean daude txosna eta eszenatokia jartzea, musika ekipamenduaren alokairua eta ur eta argindar gastuak bere gain hartzea, garbiketa lanez arduratzea eta baita azpiegituren garraioaz ere.  

Iazko Andramaixetan 5.500 euro bideratu zituen Udalak txosnagunera. Aurten kopuruak gora egin du musika ekipamenduaren gastua ere bere gain hartuko duelako Udalak. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut