Berriak Txertatu Merkatuan programaren bigarren edizioan 17 gaztek parte hartu dute

Txertatu Merkatuan programaren bigarren edizioan 17 gaztek parte hartu dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 4302

Diploma bana jaso dute gaur Iraurgi Berritzenen koordinaziopean garatzen den Txertatu Merkatuan programaren bigarren edizioan parte hartu duten 17 lagunek. Javier Zubizarreta Iraurgi Berritzeneko lehendakari eta alkatearekin batera, Azpeitiko eta Zestoako udal ordezkariak bildu dira gazteekin, Agustin Lizarralde zinegotzia eta Josetxo Mendizabal alkatea, hurrenez hurren. Udal arduradunek partaideak egindako ahaleginagatik zoriondu dituzte eta aurrera jarraitzeko animoak eman.

Txertatu Merkatuan oinarrizko ikasketak dituzten 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua dago laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko. Lehenengo fasean euren lan gaitasunak eta trebetasunak identifikatzen lagundu zaie eta bigarrengoan, 60 orduko sukaldaritza ikastaroa egin dute Elkargunean.

Nahi dutenek praktikak egiteko aukera dute orain. Parte hartu duten 17 lagunetatik bost dira Azkoitian bizi direnak, besteak Azpeitian. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.20
    Tonbola, Herrixen Merkatari Elkarteak antolatuta
  • 2017.10.20
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut