Berriak Onartu da ikuskizun publikoak arautzen dituen ordenantza, aisia eta atsedena orekatzeko eta adin txikikoak babesteko xedez

Onartu da ikuskizun publikoak arautzen dituen ordenantza, aisia eta atsedena orekatzeko eta adin txikikoak babesteko xedez

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalaren erronka da batetik herritarrek aisialdirako duten eskubidearen eta atseden hartzeko duten eskubidearen artean oreka bilatzea, eta bestetik, adin txikikoak alkoholaren eta gainerako substantzia kaltegarrien kontsumotik babestea. Gaiari heltzeko, aste honetako udal osoko bilkurak onartutzat eman du ikuskizun publikoak eta aisialdi jarduerak arautzen dituen ordenatza. Hiru giltzarritan sostengatzen da: bizikidetza, segurtasuna eta osasuna.

Ordenantzak bilatzen duena da espazio publiko eta pribatuetan antolatzen diren ikuskizunetan segurtasuna bermatzea; espazio publikoaren erabilera pribatua arautzea; alkohola, tabakoa eta drogen inguruko legedia betearaztea, eta azkenik, Alde Zaharreko ostalaritzako establezimenduek euren aktibitatea egokitzea dituzten lizentzien irizpideen arabera.  

Udala jakitun da ordenantzak modu partzialean konpon dezakeela arazoa, udal eskumenetik haratago ezin duelako joan. 

Kontzertuak:  Fidantza, erantzukizun zibileko asegurua eta deskribapen-txostena

Azkenaldian “kontzertuak debekatu” eta “oztopoak” jartzea kritikatu zaio Udalari. Egin duen gauza bakarra izan da eskaera prozedura bat martxan jartzea, kontzertuak segurtasun berme guztiekin egin ahal izateko. 

Hau da, edozein pertsona, erakunde edo elkartek ekitaldi publiko bat antolatu nahi badu, kontzertuak kasu, gutxienez bi hilabete lehenago egin beharko du eskaera eta hiru dokumentu aurkeztu beharko ditu: Udalari ordaindu beharreko fidantzaren frogagiria - jarduera eta gero, hilabeteko epean bueltatuko dena-, erantzukizun zibileko aseguruaren ziurtagiria eta ekitaldia edo jardueraren deskribapen txostena. Ekitaldiaren tamainaren edo dimentsioaren arabera, Udalak eskakizunak gehitu ditzake.

Halaber, antolatzaileek kontutan izan beharko dituzte, besteak beste, kutsadura akustikoa edota ordutegiak, udal araudiaren arabera. 

Ikuskizun publikoak, noizbehinkako aisialdi jarduerak eta aisialdi erabileren zein egoitza izaerako erabileren arteko bizikidetza arautzen duen ordenantza (PDF)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut