Berriak Hasi da lanean Drogomenpekotasunen Prebentzio Mahaia, Azkoitia osasuntsu baten alde

Hasi da lanean Drogomenpekotasunen Prebentzio Mahaia, Azkoitia osasuntsu baten alde

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

prebentzio mahaia

Udalak Drogomenpekotasunen Prebentzio Komunitarioko Mahaia osatu du Azkoitia osasuntsu baten alde lan egiteko xedez. Bere funtzioa da osasun-hezkuntza indartzea, ohitura osasungarriak bultzatuz substantzia adiktiboen kontsumoari mesede egiten dien jaokabideen aurrean.

Lehenengo fasean zer landu, potentziatu, eraldatu edo hazi nahi den definituko da. Bilerak hasita daude eta parte hartzen dute ordezkari politikoek, Kultura, Gazteria eta Gizarte Zerbitzuetako udal teknikariek eta Udaltzaingoak.

Uda ondoren, parte-harze proposamena hezkuntza zentroei eta gizarte, kultura eta kirol elkarteei luzatuko zaie, ahalik eta eragile gehien egon daitezen mahaian, elkarrizketa ireki bat mantenduz.

Abiatutako prozesua garatzen doan heinean, ekintza kronograma bat zehazten joango da mahaia, drogen kontsumoak eragiten dituen arazoen inguruan kontzientzia soziala sustatzeko eta prebentzio lanaren eta erantzukizun partekatuaren garrantziaz jabetzeko. Helburua da kontsumoa saihestea edota kontsumoaren hasierako adina atzeratzea. 

Adoleszenteena da alkoholaren eta estupefazienteen kontsumoaren aurrean talderik ahulenena. Tamalez, abusuzko kontsumoaren ondorioz, anbulantzian osasun zerbitzuetara eraman beharrean aurkitzen diren nerabeen kasuak ez dira noizean behingoak. Azken kasua, 17 urteko neska azkoitiar bati gertatu zitzaion  aurreko larunbatean, uztailaren 15ean.

Informazio eta sentsibilizazio stand-ak Andramaixetan

Prebentzio lanarekin jarraituz, Udalak aurreikusita du stand bat jartzea non alkohol tasaren proba prebentiboa egin ahalko den, informazioa jasotzearekin batera. Stand hau abuztuaren 16an, eliz atarian egongo da 23:00etatik 02:00ak arte.

Bigarren stand informatibo bat ere izango da Andramaixetan. Bigarren hau genero indarkeriaren aurkakoa izango da. Plazan jarriko da abuztuaren 14an, 16an eta 18an. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut