Berriak Udalak 43.000 euroko diru-laguntza emango die komunikabideei

Udalak 43.000 euroko diru-laguntza emango die komunikabideei

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 4191

Azkoitiko Udalak hitzarmena sinatu du gaur tokiko euskarazko komunikabideekin, alegia, Urola Kostako Hitza, Erlo Telebista eta Maxixatzenekin. Marijose Arregi Euskara zinegotzia eta Javier Zubizarreta alkatea bildu dira hedabideen ordezkariekin akordioa ixteko.

Guztira Udalak 43.000 euro emango dizkie diru-laguntzetan. Urola Kostako Hitzak 8.000 euro jasoko ditu. Kopuru berdina, 8.000 euro, izango dira Erlo Telebistarentzat eta  Maxixatzenek 27.000 euro eskuratuko ditu.

Marijose Arregik komunikabideek egiten duten lanaren garrantzia aitortu eta euskararen normalizazioan duten eragina azpimarratu du. “Esku artean proiektu mardulak dituzte eta gure borondatea da, ahal dugun heinean eta baliabideen arabera, laguntza ematea”.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut