Berriak Luciano Juaristi Atano X izango da aurtengo Andramaixetako txupinazoa botako duena

Luciano Juaristi Atano X izango da aurtengo Andramaixetako txupinazoa botako duena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

atanillo

Luciano Juaristi Atano X edo Atanillo bezala ezagutzen denak izango du aurtengo Andramaixetako txupinazoa botatzeko ohorea, bere eta Azkoitiko pilota munduaren izenean.

Tantoz tanto, gure izaera zizelkatzen joan da pilota munduaren bueltan, gure identitatea hezurmamituz. Azkoitian pilotak esanahi berezia duelako, aurtengo festetan protagonismo berezia eman nahi zaio, pilotari eta pilotazaleak gogora ekarriz.

Pilotaren sehaska dela Azkoitia esan izan da laudorio gisa. Aurrerantzean ere tradizioari eta historiari bizirik eutsiko zaiolakoan, pilota izango da nagusi aurtengo txupinazoan, Atanillo buru dela.

Metxa piztu aurretik, Atanillo eta pilota mundua omenduko dira Udaletxeko udalbatza aretoan. Modu batera edo bestera pilota maite duen herritar oro gonbidatuta dago ekitaldira, irekia izango baita. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut