Berriak Urola bailarako turismo eskaintza jasotzen duen mapa eskuragarri

Urola bailarako turismo eskaintza jasotzen duen mapa eskuragarri

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

1807 aurkezpena urola mapa

Urola bailarako zazpi herrietako eskaintza turistikoa biltzen duen eskuorria aurkeztu dute Iraurgi Berritzenek, Urola Turismoak, Euskadi Basque Countryk eta Explore San Sebastian Regionek. Azkoitiko monumentu multzoa nabarmentzen da eskuorrian, hala nola, hirigune historikoa bera, Intsausti Jauregia, Floreaga Jauregia, Idiakez edo Etxe Beltza, Balda dorretxea edota Oteiza Frontoiak, besteak beste.

Azkoitiko interes guneekin batera, Aizarnazabal, Azpeitia, Beizama, Errezil, Zestoa eta Zumaiakoak bildu dira, alojamenduen inguruko informazioa edota natur ibilbideeak gehituz.

Gipuzkoan Donostia erreferentzia izanik, kostaldeko eta hiriburuko turismoa barnealderantz erakartzea da baliabide honekin lortu nahi dena. Hiru dimentsiotan argitaratu da mapa bisitariek ikus dezaten Donostia eta bailararen arteko gertutasuna.

Egitasmoa 2002an sinatu eta gaur egun indarrean jarraitzen duen lan hitzarmenaren baitan sartzen da, non Urola bailarako zazpi udalerrik osatzen duten eremuan, sustapen, dinamizazio eta garapen turistikoan lan egitea adostu zuten, muga administratiboak gaindituz eta logika geografikoari helduz.

Eskuorria turismo bulegoetan, eskualdeko alojamendu eta museoetan, turismo azoketan, e.a egongo da eskuragarri.

Eskuorria A aldea - Eskuorria B aldea

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut