Berriak Munoaundi gotorlekura bisita gidatuak egingo dira uztailaren 22an eta 26an

Munoaundi gotorlekura bisita gidatuak egingo dira uztailaren 22an eta 26an

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

MUNOAUNDI 2017 Bisita Gidatua Kartela Bajo

Munoaundi, Burdin Aroko Herri Harresitura bisitaldi gidatuak antolatu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak uztailaren 22an eta 26an. Gotorlekua hurbiletik ezagutu nahi dutenek aipatu bi egunetan goizeko 11:00etan dute hitzordua. Urola Lanbide Eskolaren aparkalekuan bilduko dira partaideak. Handik oinez aterako da taldea Munoaundira, ordu erdi inguruko ibilaldia eginez. Aztarnategian bisitaldi gidatua egingo da.

Norbaitek eragozpenik balu ibiltzeko, ibilgailu bat jarriko litzaioke harresira igotzeko. Antolatzaileek mendiko botak eramatea gomendatzen dute, arropa egokia eta ura. Ibilbidea erraza da.Bisita euskaraz eta erdaraz egingo da. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut