Berriak Aldundiak txoke plana abiarazi du gaikako bilketako edukiontzietan kutsatutako zatikien agerpena eragozteko Azkoitian

Aldundiak txoke plana abiarazi du gaikako bilketako edukiontzietan kutsatutako zatikien agerpena eragozteko Azkoitian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 4180

Ingurumeneko Departamentuak sentsibilizazio eta informazio kanpaina abiarazi du, Azkoitiko Udalaren kolaborazioarekin, Azkoitiko landa guneetako edukiontzietan kutsatutako zatikien agerpena eragozteko, gaikako bilketan atzemandako akatsak zuzentzeko eta hondakinen birziklatze egokia bermatzeko. Javier Zubizarreta alkateak eta Ingurumen diputatu José Ignacio Asensiok aurkeztu dute gaur kanpaina. 

“Gure gain -esan du Ingurumen diputatuak- hartzen dugu arazoa errotik eteteko ardura. Garrantzitsua da edukiontzi bakoitzean dagokion frakzioa uztea, honi esker sailkapen plantetan errefus arazoak saihesten ditugu. Ezinbestekoa da hiritarren kolaborazioa eta konpromisoa" . 

Etxez etxe hezitzaile bat

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak abiatutako txoke planak lehenengo ekintza moduan informazio kanpaina bat barne hartzen du Azkoitiko 11 landa gunetan, Azkoitiko Udalaren kolaborazioarekin. 

"Guri herritarrek eskatu digute arduradun gutxiago bilatu eta lan gehiago egiteko eta horretan ari gara. Etxez etxe hezitzaile bat joango da zaborrak nola bereiztu azaltzera eta uste dut lan hori emaitzetan antzemango dela, azkar eta modu eraginkorrean ", esan du alkateak.

Planaren lehendabiziko helburua da biztanleak sentsibilizatzea hondakinen bereizketa egokiaren arloan, birziklapena errazteko. Asmo honekin Azkoitiko landa guneko  300 etxebizitzatara gutun bat bidali da ekimena iragartzeko eta herritarrei kolaborazioa eta konpromisoa eskatzeko.

Orain egun batzuk salatu zuten bilketa kamioi batek hondakinen frakzio ezberdinak nahastu zituela. Ingurumen Departamenduaren arabera, nahiz eta Mankomunitatearen eskumena izan, Departamentuak arazo honi eutsi dio. Izan ere, gaikako bilketaren irudia kaltetu dezake eta horregatik, interbentzio plana abiarazi du herriko landa gunetan antzemandako inpropio kopuruari konponbidea emateko. Helburua da hondakin horietan dauden materialen birziklapen egokia ziurtatzea eta hondakinen kudeaketa jasangarrian gaikako bilketa funtsezkoa dela aldarrikatzea. Honi buruz Asensiok nabarmendu du “funtsezkoa” dela herritarren “kolaborazioa eta konpromisoa”. “Gure gain hartzen dugu arazoari irtenbidea bilatzeko ardura”, gaineratu du Ingurumeneko Diputatuak.

Asensiok nabarmendu ditu herritarren konpromisoa eta kontzientziazioa. Izan ere, Gipuzkoako lurraldean birziklatze maila altua da eta ondo birziklatzen da. “Kontzientziazio maila oso handia da, baina egia da oraindik zalantzak daudela hondakin zehatz batzuekin, non bota behar diren zehazteko garaian. Horregatik, kanpaina hau abiarazi dugu, herritarrak laguntzeko”. Foru arduradunak azpimarratu du “gaikako bilketa funtsezko faktorea da hondakinen kudeaketa jasangarria bermatzeko eta akats posibleak edo herritarren konfiantza ahuldu dezaken guztia zuzentzea garrantzitsua da. Funtzionatzen duen sistema eta Gipuzkoak behar duena”.

Atzo abiarazi zen kanpaina ingurumen hezitzaile baten bisitarekin herritarrei azaltzeko hondakin bakoitza zein edukiontzira bota behar den eta eduki ditzaketebn zalantzak argitzeko. Bisitak abuztuak 1era arte egingo dira eta hezitzaileak landa eremuetan bizi diren herritar guztiak bisitatuko ditu etxez etxe. Gainera, liburuxka informatiboa banatuko da. Halaber, tamaina handiko informazio panelak ezarriko dira gune bakoitzean. Panel horietan berriro ere azalduko da piktogramen bidez zein hondakin bota behar den edukiontzi bakoitzean. 

Javier Zubizarreta alkateak adierazi du helburua bereizte tasak altxatzea dela. "Nik espero dut zaborren gaiak ez dezala gure eguneroko agendan agindu azkenaldian egin duen bezala, modu ezkor batean, esan nahi dut. Aldiz, zaborrak ondo bereiztea, guztion eguneroko ardura izan behar du. Eta bereiztea da birziklatzeko lehenengo egin beharrekoa. %62an gabiltza; goazen kopuru hori altxatzen saiatzera". Halaber, bereizten saiatzen diren herritarrei bere esker ona adierazi die eta oker egiten dutenak ondo egitera animatu ditu. "Kolore politikorik behar ez lukeen helburua da eta horrixe helduko diogu guk". 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut