Berriak Pare bat orduz Nagusia kaleko 20 bat lagun euren etxeetatik aterarazi dira kable elektrikoek su hartu dutelako

Pare bat orduz Nagusia kaleko 20 bat lagun euren etxeetatik aterarazi dira kable elektrikoek su hartu dutelako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

nagusia

Nagusia kaleko 42 eta 54 zenbakien arteko etxebizitzak hustu behar izan dira gaur goizean, Iberdrolaren kable-sareak aipatu puntuan su hartu duelako. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarlanean 20 bat bizilagun aterarazi dituzte etxeetatik eta Jubilatuen Etxera eraman dituzte arazoa konpondu bitartean. Pare bat orduren ostean beren etxeetara bueltatu dira.

Goizeko 8:30 inguruan kea antzeman da Nagusia kaleko 52-54 zenbakien arteko arketa batean eta zabaltzen hasi da. Udalak  8:49an Iberdrolara eta SOS DEIAKera deitu du.  

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak, suhiltzaileekin elkarlanean, etorri orduko gunea inguratu eta bederatzi bebarrutako bizilagunak atera dituzte etxeetatik ke edo gas inhalazio arriskutik salbu uzteko.

Iberdrolako teknikariak ez dira, ordea, 10.15 arte iritsi. Egin beharreko lanak egin eta 11:00etarako bizilagunak etxeetara bueltan ziren.

Zalaparta eta ikusmina  sortu du jazoerak zonaldea itxita egon den bitartean, baina sutea ez da gehiagora joan eta kalte materialak baino ez dira izan.

Javier Zubizarreta alkatea bizilagunekin egon da euren etxeetara bueltatu aurretik, lasaitzeko eta behar duten laguntza eskaintzeko.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut