Berriak Praka motxakin programak bigarren asteari ekin dio

Praka motxakin programak bigarren asteari ekin dio

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

DSC00698

Udal Ludotekak garatzen duen Praka motxakin programak bigarren asteari ekin dio. Arduradunen esanetan, "aurtengo programak berrikuntza ugari izan ditu. Orain arte udaleku ireki moduan planteatuta zegoen arren, aurten lehen aldiz haurren parte-hartzea ekintza antolaketa eta material horniketan hobestu da, ikasturtean zehar bazkide izan diren haurrekin sortuz. Familiekin lanketa egin da, haurrei parte hartzearen garrantzia helarazteko asmoz".

Helburu nagusia da parte hartzen dute 10-12 urteko haurrek ekintzetan inplikatzea, baina ez soilik garapenean, baizik eta baita programaren eta ekintzen sormenean ere, talde mailan eraikitzean eta ekintza bakoitzaren antolaketan.

Aurreko astean  altxorraren bila ekintzan "beraiek proposatutako jolasak garatu zituzten eta Master Chef saioan, talde txikitan jarrita alde batetik frutak ekarri behar izan zituzten, eta osasun prebentzioaren ideia txertatuz elikadura osasuntsua landuz, fruta postre irudimen sormenak garatu".

Aste honetan olinpiadak, lehiaketak, kamara ezkutua, egun pasa eta hamaiketakoa izango dituzte.

Ekintza guztiak goizez garatzen ari dira 10:00-13:00 bitartean, eta egun pasa goizeko 10:00-18:00etara izango da. Irteera Donostira izango da eta Igeldora igoko dira. 20 haur ari dira programan parte hartzen.

DSC00700

p>

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut