Berriak Udalak 1.135.000 euro bideratuko ditu, besteak beste, Madariagan auzo-etxea eraikitzera, Elkarguneako eta Txerloiko hobekuntzetara eta kaleen asfaltatzera

Udalak 1.135.000 euro bideratuko ditu, besteak beste, Madariagan auzo-etxea eraikitzera, Elkarguneako eta Txerloiko hobekuntzetara eta kaleen asfaltatzera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Madariagan auzo-etxea eta komun publikoak eraikitzea, Elkargunean  rokodromo berri bat ipintzea, dozena bat kale asfaltatzea edota Txerloiko eta San Juango futbol zelaietan hobekuntzak egitea dira Udalak bideratutako zenbait proiektu. Atzoko ez ohiko osoko bilkuran onartuta geratu ziren. 

Udalak 1.135.000 euro bideratuko ditu hainbat hobekuntza burutzeko. Hori ahalbidetzeko, kreditu aldaketa onartu zuen atzoko ez ohiko udal osoaren bilkurak, hainbat partidatako diru-kopuruak handituz eta beste berri batzuk sortuz. Finantzatzeko 2016ko gerakinaren zati bat erabiliko da.

Onartutako Udalaren kreditu aldaketa 1.171.869 eurokoa da eta Elkargunekoa 57.000 eurokoa.

Inbertsioak Madariagan eta Floreagan

Aurreikusitako exekuzio berrien artean azpimarratzekoa da Madariagan eraikiko den auzo-etxea, auzotarrentzat topaleku bat, alegia. Halaber, komun publikoak ere jarriko dira. 72.000 euro bideratuko dira Madariagara aipatu esku-hartzeetarako. Udalaren finantzazioaz gain, Eusko Jaurlaritzatik 107.000 euroko diru-laguntza jasoko da.

Floreaga auzoko urbanizazio eta asfaltatze lanetarako beste 250.000 euro jarri dira.

Rokodromo berria 

Elkargunean rokodromo berria eraikiko da eta estalitako igerilekuetan LED argiak jarriko dira. Orain arte EPA Helduen Eskolak erabiltzen zuen gunea ere egokitu egingo da gazteria zerbitzuek dituzten toki arazoei konponbidea emateko, EPA tokiz aldatzeko asmoa duelako Udalak.

Txerloiko futbol zelaiko instalazioetarako 100.000 euro ipini dira. Txerloian batetik, tribunako eserlekuak berritzea aurreikusten da, orain dauden egurrezko oholak ordezkatuz. Bestetik, sarrerak saltzeko estalitako leihatila bat eraiki nahi da eta azkenik, markagailu inguruan jarraitzaileentzat estalpe bat.

San Juango futbol zelaian, beste lan batzuen artean, sarea jarriko da. 40.000 euro erabiliko dira.

Beste hainbat lan burutzeko, aurrekontu orokorretan diru-kopuru bat ezarrita dago baina diru-kopuru hori handitu egin da. Esaterako, kaleak asfaltateko 210.000 euro erabiliko dira, pintaketa lanetarako 25.000 euro, ikastolan berogailu sistema berritzeko 40.000 euro edota merkatu plazako bi lokal egokitzeko 60.000 euro.

Kantitate baxuagoak mantenimendu lanetan, kultur ekintzetan, hiri-altzairuetan edota hainbat elkartei emango zaizkien laguntzetan joango dira. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut