Berriak Aste honetan amaituko dira Julio Urkijo eta ingurua hornitzen dituen ur hoditeriaren berritze lanak

Aste honetan amaituko dira Julio Urkijo eta ingurua hornitzen dituen ur hoditeriaren berritze lanak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

lanak

Aurreikusita bezala, Gipuzkoako Urak-ek aste honetan bertan amaituko ditu Julio Urkijo eta ingurua hornitzen dituen ur hoditeriaren berritze lanak.

Julio Urkijo kaleko 3 eta 23 zenbakien arteko hoditeria aldatzen ari dira, hau da, Eroski supermerkatuaren eta  M.Sol elektrizitate lantegiaren artekoa. Azken puntu honetatik ekin zieten lanei eta aurreko astean Batzoki pareraino aurreratu zituzten lanak eta aste honetan bukatuko dituzte gainerako metroak.

Gipuzkoako Urak-ek datorren urteko inbertsio planean aurreikusitako exekuzioa da baina hoditeriaren leherketak esku-hartzea aurreratu du, Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek obrak berehala burutzea erabaki baitzuten. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut