Berriak Udalak auzo bilerak antolatu ditu bizilagunekin hobekuntzak zehazteko

Udalak auzo bilerak antolatu ditu bizilagunekin hobekuntzak zehazteko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak auzo bilerak antolatu ditu bertako bizilagunekin behar nagusiak zehaztu eta hobekuntzetan inbertitzeko. Eskaera nagusia baserri bideak konpontzea da eta Udalak hainbat aktuazio aurreikusita ditu jada. Udalak bere proposamena aurkeztearekin batera, auzotarrekin batera lehentasunak finkatu eta haien ekarpenak jasotzea du helburu bilera hauetan.

Auzo bilerak ondorengo egun eta orduetan izango dira:

  • MARTITTE eta KUKUHERRI auzoetako bizilagunekin

            Uztailak 17, 19:00etan, Martitteko elkartean.

  • URRATEGIko bizilagunekin

            Uztailak 18, 19:00etan, Urrategiko elkartean.

  • ELOSUA, AIZPURUTXO, IZARRAITZ, SANTA KRUTZ, OLASO eta MADARIAGAko bizilagunekin

            Uztailak 19, 19:00etan, Elkargunean

Bilera guztietan gai berbera jorratuko denez, norbere auzoko bilerara joan ezin dutenek aukera dute deitutako beste edozein bileretara gerturatzeko. Alegia, interesa duen edonor  hiru bileretako edozeinetara joan daiteke, hobetoen datorkion eguna eta tokia aukeratuz.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut