Berriak Gobernuz Kanpoko Erakundeek abuztuaren 7ra bitartean eska ditzakete diru-laguntzak

Gobernuz Kanpoko Erakundeek abuztuaren 7ra bitartean eska ditzakete diru-laguntzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

floreaga2

Gazteak eta Garapena salestar taldeak Beninera bidalitako janari kaxak hustutzen. 

Gobernuz Kanpoko Erakundeek gaurtik hasi eta abuztuaren 7ra bitarteko epea dute diru-laguntzak eskatzeko. Udalak 60.000 euro bideratuko ditu ondorengo helburuak betetzen dituzten programak babesteko:

-Garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzea.

-Aipatu herrialdeetako errealitatearekiko eta egoera hori sortzen duten arrazoiekiko herritarren interesa sortzea.

Eskaerak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu ahalko dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00era, gaurtik abuztuaren 7ra bitartean (biak barne).

Programa ezberdinen bidez, iaz zortzi herrialdeetara heldu zen Azkoitiko Udalaren laguntza: Mali, Venezuela, Nepal, Honduras, Nikaragua, Ruanda, Benin eta Marokora, hain zuzen. 

Ikusi oinarriak

Deskargatu eskaera orria

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut